Gymnopus aquosus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Gymnopus
  • Espeziea: aquosus
  • Egilea: (Bull.) Antonín & Noordel. 1997
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-6 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbila eta amaieran laua. Kutikula laua, higrofanoa, okre-arrosatik krema horixkara, erdialdean ilunagoa. Ertz mehea, apur bat ildaskatua batez ere hidratatuta dagoenean.
Orriak: finak, oso trinkoak, zuriak, krema koloreko tonuak hartzen dituzte zahartu ahala; ertz osokoak.
Hanka: zilindrikoa, 6-9 x 0,5-0,8 cm-koa, zeharo erraboilduna, kofaduna, txapelaren kolore berekoa edo apur bat zurbilagoa, arrosa koloreko mizelioko lokarriak dituena.
Mamia: zurbila, urtsua edo oso hidratatua, onddo usain atsegina eta zapore gozoa.
Mikroskopia: espora piloan krema-zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak, 5,7-7 x 2,5-3,5 µm-koak.
Habitat: espezie arrunta udaberrian eta udan, konifero eta hostozabalen basoetako humus eta orbelean ateratzen dira.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Gymnopus aquosus
Gymnopus aquosus
Gymnopus aquosus
Gymnopus aquosus
Gymnopus aquosus

Microscopiak / Mikrofitxak

Gymnopus aquosus
Gymnopus aquosus
Gymnopus aquosus

Bilketen mapa