Marasmiellus ramealis
Herri izena
- Euskeraz: Adarretako marasmioa
- Gazteleraz: Marasmio de las ramitas
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Marasmiellus
- Espeziea: ramealis
- Egilea: (Bull.) Singer 1948
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 0,5-2 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, gero zabaldua edo apur bat zapaldua erdialdean, krema-arrosa kolorekoa edo arrosa-okrea, azal zimurra, matea.
Orriak: krema-zuri koloreak, adnatu-dekurrenteak.
Hanka: zilindrikoa, apur bat loditua oinean, zuri-arrosa edo hori gorrixka.
Mamia: minzkara, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak fusiformeak, hialinoak, 7,5-10 x 3-4 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean, hainbat landaretako ardaxka hiletan ateratzen da, Ulexen batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.