Hymenopellis radicata

Herri izena

  • Euskeraz: Kolibia erroluzea
  • Gazteleraz: Colibia de raíz larga

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hymenopellis
  • Espeziea: radicata
  • Egilea: (Relhan) R.H.Petersen, 2010
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-12 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila eta gero lautua, titiduna. Ertz ildoduna. Kutikula zimurra edo tolesduna, oso lirdingatsua giro hezean, arretik beix zurbilera.
Orriak: tartekatuak, zabalak, lodiak, itsaskorrak, zuriak edo apur bat arrosak, kolore berekoak ertzean.
Hanka: 5-15 x 0,5-1,5 cm-koa, zurixka, zurruna, laua, zuzena, estutua goian eta loditua oinean. Sustrai oso sakona du eta osorik ateratzen saiatuz gero erraz puskatzen da.
Mamia: mehea, zuria, haritsua batez ere hankan. Usain eta zapore arina edo garratz samarra.
Mikroskopia: esporak piloan krema-zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 11-16 x 9-11 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazkenera, hostozabalen egur hilean, motzondoetan eta sustraietan ateratzen da, batik bat Fagus eta Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hymenopellis radicata
Hymenopellis radicata
Hymenopellis radicata
Hymenopellis radicata
Hymenopellis radicata

Microscopiak / Mikrofitxak

Hymenopellis radicata
Hymenopellis radicata
Hymenopellis radicata

Bilketen mapa