Marasmius rotula

Herri izena

  • Euskeraz: Marasmio gurpiltxoa
  • Gazteleraz: Marasmio ruedecita

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Marasmius
  • Espeziea: rotula
  • Egilea: (Scop.) Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 0,5-1,5 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa edo ganbila eta zilborduna, batzuetan papila txikia duena erdian; jausgailu bat dirudi. Kutikula lehorra eta zuria, okre-arrosa den zilborrean izan ezik. Ertz oxkarduna, orrien artean ildoak dituena.
Orriak: zuriak, kakotuak, lodiak eta oso tartekatuak. Eraztun tubular moduko bati lotuta daude eta hankaren muturrean aske geratzen dira. Ertz osoa.
Hanka: 4-7 x 0,1-0,2 cm-koa, harikara, laua, distiratsua, zilindrikoa, zuria muturrean eta arre gorrixka edo arre belzkara gainerakoan.
Mamia: mehea, minzkara, zaila, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 6,5-9 x 3-4,5 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberritik udazkenera erdi lurperatutako hostozabalen egur hondarretan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Marasmius rotula
Marasmius rotula
Marasmius rotula
Marasmius rotula

Microscopiak / Mikrofitxak

Marasmius rotula
Marasmius rotula
Marasmius rotula

Bilketen mapa