Mycetinis alliaceus

Herri izena

  • Euskeraz: Marasmio baratxuria
  • Gazteleraz: Marasmio aliáceo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Mycetinis
  • Espeziea: alliaceus
  • Egilea: (Jacq.) Earle 1909
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1-4 cm-ko Ø-ko txapela, konikoa eta kanpai formakoa, gero ganbil-lautua, titiduna, ertz ildoduna, arre argia edo okre arrosakara, batzuetan ia zuria.
Orriak: meheak, estutuak, itsaskorrak, zurixkak isla arrosekin.
Hanka: 6-12 x 0,1-0,4 cm-koa, luzea eta mehea, zuzena, hutsa, beltza arre koloreko goialdean izan ezik, belusatua.
Mamia: zurixka, mehea eta urria, baratxuri usain sarkorra batez ere hatzekin zapalduz gero. Zapore garratza.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak, zenbaitetan gutuladunak, 9-11 x 6-7 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazkenera, soil-soilik Fagusen adar edo egur hiletan ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Mycetinis alliaceus
Mycetinis alliaceus
Mycetinis alliaceus
Mycetinis alliaceus
Mycetinis alliaceus

Microscopiak / Mikrofitxak

Mycetinis alliaceus
Mycetinis alliaceus
Mycetinis alliaceus

Bilketen mapa