Mycena pelianthina

Herri izena

  • Euskeraz: Kanpaitxo azpiluna
  • Gazteleraz: Micena de olor a nabo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Mycena
  • Espeziea: pelianthina
  • Egilea: (Fr.) Quél. 1872
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-6 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, higrofanoa, purpura kolorekoa giro hezean, more zurbila edo zuri horixka giro lehorrean. Ertz ildoduna.
Orriak: ez oso estutuak, askeak, more zikin kolorekoak, gandorrean horzduna eta ilunagoa.
Hanka: zilindrikoa, mehea, laua, more zikin kolorekoa.
Mamia: mehea, zurixka, errefau usaina eta zaporea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 5-7 x 2,5-3 µm-koak.
Habitat: oso arrunta, udan eta udazkenean, Fagusen basoetako hosto erorien artean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Mycena pelianthina
Mycena pelianthina
Mycena pelianthina
Mycena pelianthina

Microscopiak / Mikrofitxak

Mycena pelianthina

Bilketen mapa