Flammulina velutipes

Herri izena

  • Euskeraz: Kolibia zolabeltza
  • Gazteleraz: Colibia de pie aterciopelado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Flammulina
  • Espeziea: velutipes
  • Egilea: (Curtis) Singer 1951
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-8 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran hemisferikoa, gero laua eta ganbila. Kutikula laua, lirdingatsua giro hezean, distiratsua, arre horixka edo laranjatua. Ertz argiagoa eta apur bat ildaskatua.
Orriak: adnatuak, meheak eta estutuak, krema-zuriak, gero horixka laranjatuak.
Hanka: zilindrikoa, 5-10 x 0,7-1,2 cm-koa, makotua, oinalde fusiformea edo sustraitzailea duena. Azal belusatua, arre horixka eta oinetik hasita belzten dena, zeharo ilelatza, marroi belzkara koloreko ileekin.
Mamia: mehea, elastikoa, krema-zuria. Usain atsegina eta hur zapore gozoa.
Mikroskopia: espora piloan zuriak, eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, 6-9 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: urria, neguan eta udaberrian, batez ere Ulex eurapaeusean ateratzen den arren, Alnus, Fagus, Corylus eta Sambucusean ere aurkitu izan da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Flammulina velutipes
Flammulina velutipes
Flammulina velutipes
Flammulina velutipes
Flammulina velutipes

Microscopiak / Mikrofitxak

Flammulina velutipes
Flammulina velutipes
Flammulina velutipes
Flammulina velutipes
Flammulina velutipes
Flammulina velutipes

Bilketen mapa