Pluteus romellii

Herri izena

  • Euskeraz: Pluteo hankahoria
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Pluteus
  • Espeziea: romellii
  • Egilea: (Britzelm.) Sacc. 1895
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-6 cm-ko Ø-ko txapela, lehendabizi ganbila, gero lautua. Kutikula laua, distiratsua, ertz ildaskatua ale zaharretan, arre horixka, ilunagoa erdialdean.
Orriak: askeak, meheak eta estutuak, hasieran horiak, eta gero, esporak umotu ahala, arrosa kolorekoak.
Hanka: 2-5 x 0,2-0,6 cm-koa, zilindrikoa, batzuetan makotua eta oinaldean loditua, kolore horikoa, are biziagoa oinaldean.
Mamia: mehea, hauskorra, horixka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan arrosakarak, globo edo sasiglobo formakoak, hialinoak, leunak, 6-7,5 x 6-7 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean ateratzen da hostozabalen egur hilean, Populusean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Pluteus romellii
Pluteus romellii
Pluteus romellii
Pluteus romellii

Microscopiak / Mikrofitxak

Pluteus romellii
Pluteus romellii
Pluteus romellii

Bilketen mapa