Amanita fulva

Herri izena

  • Euskeraz: Kukumelo marroiska
  • Gazteleraz: Amanita enfundada

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Amanita
  • Espeziea: fulva
  • Egilea: Pers. 1818
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua

Basidioma: 4-9 cm-ko Ø-ko txapela, horail ilun gorrixka edo arre laranjatu kolore ederrekoa, kono kamutsaren formakoa hasieran, gero ganbila edo lautua, erdialdean titiduna. Kutikula laua eta distiratsua, ilunagoa erdialdean. Ertz ildoduna.
Orriak: askeak, ez oso estutuak, krema-zuri kolorekoak, batzuetan ertz horzdunekoak.
Hanka: Zilindrikoa, hauskorra, hutsa, loditua oinaldean, zurixka, arre laranjatu koloreko tonuekin batez ere oinean. Bolba zabala, altua, zuria, txapelaren antzeko kolore batez orbandua.
Mamia: zuria edo apur bat koloretua, mehea eta hauskorra. Zapore gozoa eta usainik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, globo formakoak, leunak, hialinoak, 9,5-14 µm-ko Ø-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, Fagus eta Quercusen azpian batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria eta gordinik toxikoa da.

Argazkiak

Amanita fulva
Amanita fulva
Amanita fulva
Amanita fulva
Amanita fulva
Amanita fulva

Microscopiak / Mikrofitxak

Amanita fulva
Amanita fulva
Amanita fulva

Bilketen mapa