Amanita caesarea
Herri izena
- Euskeraz: Kuletoa
- Gazteleraz: Oronja
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Amanita
- Espeziea: caesarea
- Egilea: (Scop.) Pers. 1801
- Jangarritasuna: Jangarri bikaina/Comestible excelente
Deskribapen testua
Basidioma: 8-20 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbila eta laua, haragitsua, laranja horixkatik gorri laranjatura. Noiz edo noiz bolbaren hondarren bat izan dezake xafla modura (ez ezkatak). Kutikula bereizgarria, apur bat lirdingatsua, laua eta distiratsua. Ertz ildoduna.
Orriak: estutuak edo urkilatuak, askeak, zabalak, sufre-hori kolorekoak.
Hanka: zilindrikoa, 6-15 x 1-3 cm-koa, sufre-horia, sendoa eta haragitsua. Eraztun horia, minzkara eta ildoduna. Bolba zuria, minzkara, sendoa eta trinkoa.
Mamia: irmoa, zuria, horia kutikularen azpian. Intxaur zaporea eta usain arina; kirasduna usteltzean.
Mikroskopia: esporak zuri horixkak piloan, elipsoidalak, leunak, hialinoak, 9-12 x 6-7,5 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean Quercus, Fagus eta Castaneaen basoetako gune eguzkitsuetan.
Jateko balioa: oso jangarri ona.