Amanita citrina
Herri izena
- Euskeraz: Lanperna limoia
- Gazteleraz: Amanita citrina
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Amanita
- Espeziea: citrina
- Egilea: (Schaeff.) Pers. 1801
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbila eta zabaldua. Ertz laua. Erraz bereizten den kutikula, limoi-hori kolorekoa edo hori berdexka, euriaren eraginez desagertu daitezkeen zimur zuri edo marroikarak dituena.
Orriak: askeak, estutuak, zuriak limoi-hori koloreko islekin.
Hanka: zilindrikoa, 6-12 x 1-1,5 cm-koa, zuria edo limoi-horia, umotzean hutsa, haritsua. Eraztun iraunkorra, altua, garbia, zintzilik dagoena, apur bat ildaskatua, zuria edo limoi zurbil kolorekoa azpian. Bolba zurixka edo okre berdexka.
Mamia: zuria, limoi kolorekoa kutikularen azpian. Zapore txarra. Arbi edo patata gordinaren usaina.
Mikroskopia: esporak zuriak piloan, sasiglobo formakoak, leunak, hialinoak, amiloideak, 8-10,5 x 7-9 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberritik udazkenera hostoerorkor edo koniferoen azpian. Lurzoru silizeoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.