Agaricus langei

Herri izena

  • Euskeraz: Azpibeltz odoltsua
  • Gazteleraz: Agárico de carne rojiza

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: langei
  • Egilea: (F.H. Møller) F.H. Møller 1952
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: 5-10 cm-koa, hasieran ganbila, heltzean ganbil-laua, ezkata haritsuez estalia, itsatsi samarrak, kolorez marroia eta erdialde ilunagoa.
Orriak: hasieratik eta luzaroan arrosa argiak, gero marroi ilunak, mamiaren lodiera baino estuagoak, ertz antzu argiagoa. Eraztuna goialdean, fina, gutxi gorabehera gona-formakoa, iraunkorra, ertz lodi samarra eta gurpil horztuna, ez ordea arvensis espeziearen moldekoa, eraztunaren azpiko ertzean baizik. Ertz arre samarra.
Hanka: zilindrikoa edo fusiforme samarra, ale hauetan beti txapelaren diametroa baino motzagoa, kofadun samarra eta muin itxurakoa. Eskuarki ia erabat zilindrikoa eta txapela baino luzeagoa izan ohi da oina.
Mamia: ebakitzean tonu gorri-laranjak hartzen ditu, ez oso biziak, oinaren azalean eta txapela eta oina batzen diren aldean izan ezik. Usain azido-fungikoa, fina eta suabea, ez nabarmena. Schaefferren erreakzioa, negatiboa. Oina igurztean gorritu egiten da.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, ia luzanga, luzakin txiki nabarmenarekin, kolorez marroi ilunak, 7-10 x 4,5-5,5 μm-koak. Basidioak borra-formakoak, tetrasporikoak, 22-35 x 7-9 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira ale guztietan, borra zabalaren formakoak, udare-formakoak eta ia globo formakoak, 15-40 x 10-22 μm-koak.
Habitat: pagadi eta larreetan.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus langei
Agaricus langei
Agaricus langei
Agaricus langei
Agaricus langei

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus langei
Agaricus langei
Agaricus langei
Agaricus langei
Agaricus langei

Bilketen mapa