Agaricus fissuratus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: fissuratus
  • Egilea: (F.H. Møller) F.H. Møller 1952
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: (5)8-10(15) cm bitartekoa, hasieran esferaerdi-formakoa, gero ganbila, aski mamitsua, zuria, berehala okre-kolorekoa, argi eta garbi horitu egiten da igurztean. Txapel-azala txapela bera baino handiagoa, haritsua, ertzean pixka bat ebakia, eta gero erradio-forman. Igurztean anis eta almendra usaina botatzen du.
Orriak: orriz osatua, hasieran kolorez zurixkak, gero arrosa samarrak eta ertz argiagoarekin, zahartzean marroi ilunak.
Hanka: 6-12 x 2-3 cm-koa, zilindrikoa edo ia erraboilduna, kotoi-itxurako ezkatak eraztunaren azpialdean, batez ere ale gazteetan. Eraztun handia eta mintzezkoa, goiko aldea leuna eta behekoan kotoi-itxurako ezkatak, kolorez okreak eta gurpil baten forman.
Mamia: trinkoa, zuria, zenbaitetan arrosa samarra, almendra usainekoa. Schaefferren erreakzioa, erabat positiboa.
Mikroskopia: esporak eliptikoak eta eliptiko/arrautza-formakoak, eskuarki 7-9(10) x 5-6μm-ko gutula handi batekin. Basidioak tetrasporikoak, 26-30 x 7,5-9 μm-koak. Keilozistidioak forma askotakoak: globo-itxurakoak, borra zabalaren formakoak, xixku-formakoak, botila-formakoak, gutxi batzuk artikulatuak, 17-40(45) x 8-18(23) μm-koak.
Habitat: lorategi eta duna eta hareatza inguruan koniferoen azpian.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus fissuratus
Agaricus fissuratus
Agaricus fissuratus
Agaricus fissuratus
Agaricus fissuratus
Agaricus fissuratus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus fissuratus
Agaricus fissuratus

Bilketen mapa