Agaricus brunneolus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: brunneolus
  • Egilea: (J.E. Lange) Pilát 1951
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: neurri eta kolore askotakoak, eskuarki ertaina eta txikia, 4-8(10) cm-koa, hasieran esferaerdi-formakoa, gero ganbila eta zahartzean laua eta erdialdea pixka bat titiduna, zeta-antzekoa eta zuntzeskez edo ezkata haritsuez hein batean estalia, purpura edo purpura-ardo kolorekoa, erdialdea ilunagoa, lila-arrea, ertz luzanga samarra, eraztun hondakinez zipriztindua, ukitzean horitu egiten da, eta anis edo almendra usaina dario.
Orriak: orri aski zabalak oinetik berex, hasieran kolorez zurixkak, gero gris-arrosa argiak, zahartzean arreak, ertz antzu argiagoarekin.
Hanka: zilindrikoa eta borra-formakoa edo, zenbaitetan okerra, 5-10 x 0,8-1,5 cm-koa, 2 cm bitartekoa, oina erraboilduna izan daiteke, kofaduna, zurixka, haritsua edo zeta-antzekoa, ale helduetan apur batean zonatua izan daiteke, ukitzean horitu egiten da batez ere oinarrian, eta hori-gorrixka koloreak nagusitzen dira, nekez ikus daitezkeen errizoide finekin. Eraztuna goialdean, bakuna, fina eta mintzezkoa ertzean hondakin gehiago edo gutxiago utzita, aski denbora laburrean, zurixka, horitu egiten da ukitzean.
Mamia: zurixka, horitu egiten da oinean, hori-gorrixka oinarrian, anis eta almendra usaina. Schaefferren erreakzioa; argi eta garbi positiboa.
Mikroskopia: esporak eliptiko/arrautza-formakoak, eskuarki gutulabakarrak, 4,5-6 x 3-4 μm-koak. Basidioak: tetrasporikoak, 18-28 x 6-8 μm-koak; (ikusitakoak 13-35 x 8-15 μm-koak). Keilozistidioak: udare-formakoak, borra zabalaren eta borra luzangaren formakoak, ikusitakoak 13-35 x 8-15 μm-koak.
Habitat: udazkeneko espeziea, koniferoetan, baso bitarikoetan eta artadietan hazten dena. Guk ale batzuk bildu ditugu pagadietan, izeidietan eta ipuru arteko larreetan. Espezie urria da gure lurralde mikologikoan.
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus
Agaricus brunneolus

Bilketen mapa