Melanophyllum eyrei

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Melanophyllum
  • Espeziea: eyrei
  • Egilea: (Massee) Singer 1951
  • Jangarritasuna: Susmagarria/Sospechosa

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 1-3 cm artekoa. Hasieran ganbila da eta gero zabaldu egiten da. Kutikularen ertza pixka bat oxkarratua eta batzuetan errezeloen arrastoekin. Gris- beix, gris-okre kolorekoa, erdian tonu okreak hartzen dituelarik.
Orriak: askeak dira eta elkarrekiko tarte txikia dutenak. Berde urdinxka kolorekoa eta denborarekin berde ilunak bihurtzen dira.
Hanka: tamaina 3-4 x 0,2-0,4 cm artekoa. Zilindrikoa, zurixka, arre arrosa behealdean, eta gehiago edo gutxiago lausoduna.
Mamia: oso mehea, hauskorra eta urria da. Zurixka eta usain gutxikoa.
Mikroskopia: espora-jalkina gris berdexka, elipsoidaleak, 3.5-4,7-5,5 x 2,4-2,8-3 μm.
Habitat: udan eta udazkenean agertzen da talde txikiak osatuz leku heze eta itzaltsuetan, batez ere materia organikoa deskonposatzen den lekuetan. Oro har, hostozabalen azpian, baso mistoak eta, Picea abies eta Pseudotsuga menziesii koniferoen inguruan ere. Espezie urria da Euskal Herrian.
Jateko balioa: ez da jangarria, eta toxikoa izateko susmagarria.

Argazkiak

Melanophyllum eyrei
Melanophyllum eyrei
Melanophyllum eyrei
Melanophyllum eyrei
Melanophyllum eyrei
Melanophyllum eyrei

Microscopiak / Mikrofitxak

Melanophyllum eyrei
Melanophyllum eyrei
Melanophyllum eyrei

Bilketen mapa