Melanophyllum haematospermum

Herri izena

  • Euskeraz: Galanperna orrigorria
  • Gazteleraz: Lepiota de láminas rojas

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Melanophyllum
  • Espeziea: haematospermum
  • Egilea: (Bull.) Kreisel 1984
  • Jangarritasuna: Susmagarria/Sospechosa

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 1-4 cm artekoa. Hasieran ganbila da eta gero zabaldu egiten da. Kutikula pikortsu-ezkatatsua da eta gris-arre kolorea du, erdian belzteko joerarekin. Denborarekin marroi-belztua bihurtzen da. Errezelak utzitako arrastoek ertza oxkarratua bihurtzen dute.
Orriak: askeak dira eta elkarrekiko tarte txikia dutenak. Hasieran kolore-gorri bizia dute eta denborarekin gorri ilunak bihurtzen dira.
Hanka: tamaina 3-5 x 0,2-0,5 cm artekoa. Zilindrikoa, gris oliba eta azala txapelaren kolorekoa edo argiagoa den lausoak estaltzen du.
Mamia: oso mehea, hauskorra eta urria da. Txapelekoa zurixka da eta hankakoa ilunagoa. Usaina desatsegina eta zapore gozoa ditu.
Mikroskopia: espora-jalkina olibazeoa edota arre-gorrixka, elipsoidaleak, 5-7 x 3,5-4 μm.
Habitat: udan eta udazkenean agertzen da talde txikiak osatuz bide ertzetan, parke eta lorategietan, batez ere leku heze eta itzaltsuetan eta egur hiletan. Espezie urria da Euskal Herrian.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum

Microscopiak / Mikrofitxak

Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum
Melanophyllum haematospermum

Bilketen mapa