Cystolepiota adulterina

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Cystolepiota
  • Espeziea: adulterina
  • Egilea: (F.H. Møller) Bon 1977
  • Jangarritasuna: Susmagarria/Sospechosa

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 2-4 cm artekoa. Hasieran hemisferikoa da eta gero zabaldu egiten da erdian titia garatu arte. Ertza uhindua du batzuetan. Geruza irin-zahidunaz osatutako kutikula du, hasieran zuria eta gero beix-gris kolorekoa. Ertza oxkarratu samarra du.
Orriak: askeak eta meheak dira. Zurixkak ale helduetan,okre-gris kolorera aldatuz.
Hanka: tamaina 3-6 x 0,5-0,7 cm artekoa. Zilindrikoa da, oinarrian meheagoa. Zuria da eta laua goiko aldean. Cystoderma-k bezala eraztuna du eta bere ingurua txapelaren koloreko litsek estaltzen dute. Ukitzean marroi-ilun kolorea hartzen du.
Mamia: hasieran zuria da eta denborarekin arrosa-kolorea hartzen du batez ere hankaren oinarrian. Usain ahula eta zapore gozoa ditu.
Mikroskopia: espora-jalkina krema kolorekoa, zilindrikoak, hialinoak, 5-6,5(7) x 2-3 μm.
Habitat: udan udazkenean hazten da hostozabalez eta koniferoez osatutako basoetan nahiz bide ertzetan. Ez da espezie arrunta.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Cystolepiota adulterina
Cystolepiota adulterina
Cystolepiota adulterina
Cystolepiota adulterina
Cystolepiota adulterina

Microscopiak / Mikrofitxak

Cystolepiota adulterina
Cystolepiota adulterina

Bilketen mapa