Lepiota boudieri

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lepiota
  • Espeziea: boudieri
  • Egilea: Bres. 1884
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 3-6 cm artekoa. Hasieran kanpai-itxurakoa edo ganbila da eta gero lautu egiten da erdian titia garatu arte. Kutikularen koloreak okre-arrea edo arre-laranjatua da. Hori-krema kolorearen gainean zuntz erradial arreak ditu. Erdian ilunagoa da eta ertza nahiko gingilduna du.
Orriak: askeak eta hertsiak dira. Hasieran zuriak dira baina denborarekin krema-kolore argia hartzen dute.
Hanka: tamaina 2,5-6 x 0, 4-0,8 cm artekoa. Zilindrikoa da, nahiko lodia oinarrian. Azala zuria du, batzuetan arrosaz difuminatua, eta eraztunaren inguruan errezelaren zantzuak ditu.
Mamia: txapelekoa zuria da eta hankakoa arrosa-kolorekoa. Usain desatsegina eta zapore gozoa ditu.
Mikroskopia: espora-jalkina hori-argia, esporak moztuak, 7-9 x 3,5-4 μm
Habitat: Udan eta udazkenean hazten da hostozabalez eta koniferoez osatutako basoetan nahiz lorategi edo parketan talde txikiak osatuz.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Lepiota boudieri
Lepiota boudieri
Lepiota boudieri
Lepiota boudieri
Lepiota boudieri
Lepiota boudieri

Microscopiak / Mikrofitxak

Lepiota boudieri
Lepiota boudieri
Lepiota boudieri
Lepiota boudieri
Lepiota boudieri

Bilketen mapa