Lepiota griseovirens

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lepiota
  • Espeziea: griseovirens
  • Egilea: Maire 1928
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 1,5-3 cm artekoa. Hasieran hemisferikoa da eta gero zabaldu egiten da. Kutikulak gris-orlegi koloreko ezkatak ditu, batzuetan oliba-kolorez difuminatuak. Erdian titi belusatu eta iluna izaten du. Ertza txapelaren koloreko ezkata zentrokideez apaindua egoten da; azpi zuriaren gainean oso ikusgarriak bilakatzen dira.
Orriak: askeak dira, nahiko zabalak, hertsiak eta zurixkak edo krema-kolorekoak.
Hanka: tamaina 2-5 x 0,2-0, 4 cm artekoa. Zilindrikoa da, barrutik hutsa eta oinarrian lodiagoa, batzuetan kurbatua. Azala gris-belztu koloreko ezkatek estaltzen dute. Goiko aldea ia zuria du eta oinarria laranjatua edo arrea, batez ere ale helduek.
Mamia: zuria da. Usain ahula eta zapore desatsegina ditu.
Mikroskopia: espora-jalkina zurixka, esporak moztuak, 7-9 x 3-4,5 μm
Habitat: Udan eta udazkenean hazten da hostozabal eta koniferoen basoetan.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens

Microscopiak / Mikrofitxak

Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens
Lepiota griseovirens

Bilketen mapa