Lepiota ignivolvata

Herri izena

  • Euskeraz: Galanperna zolagorria
  • Gazteleraz: Lepiota de base roja

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lepiota
  • Espeziea: ignivolvata
  • Egilea: Bousset & Joss. ex Joss. 1990
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Txapela: 15 cm-ra artekoa da; hasieran ganbila, gero laua eta erdi aldean titi marroi gorrixka batekin. Kutikula ezkata txikiz estalia dago, zeina marroi gorrixkak diren, ertz aldean argiagoak. Ertza zurixka izaten da eta oso apendikulatua da.
Orriak: askeak, nahiko hertsiak, zabalak eta krema zuri kolorekoak.
Hanka: 6-12 x 0,5-5 cm-koa; zilindrikoa, maiz kurbatua, heldua denean kofaduna, oinaldea erraboilduna eta igurzterakoan laranja ipintzen dena; eraztunak laranja koloreko arrasto helikoidalez osatua da.
Mamia: zuria eta hauskorra, usain txarrekoa.
Mikroskopia: espora-jalkina zuria, espora eliptikoa, 8-11,5 (13) x 4,5-6 μm
Habitat: udan eta udazkenean ateratzen da hostozabal eta koniferoen basoetan, batez ere pagadietan.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Lepiota ignivolvata
Lepiota ignivolvata
Lepiota ignivolvata
Lepiota ignivolvata
Lepiota ignivolvata
Lepiota ignivolvata
Lepiota ignivolvata

Microscopiak / Mikrofitxak

Lepiota ignivolvata
Lepiota ignivolvata

Bilketen mapa