Lepiota brunneolilacea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lepiota
  • Espeziea: brunneolilacea
  • Egilea: Bon & Boiffard 1972
  • Jangarritasuna: Pozoitsu hilkorra/Venenosa mortal

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 6-7 cm artekoa. Hasieran ganbila da eta gero lautu egiten da; beti ere erdian zertxobait titiduna izanik. Kutikula gorri-arrea da, lila tonuekin, eta erdian ilunagoa da. Ertza harilkatua, zertxobait apendikulatua du eta gehienetan hondarrez estalia agertzen da. Egun hezeetan, gainera, zaila egiten da hondarra gainetik kentzea.
Orriak: askeak dira, elkarrekiko oso tarte txikia dute eta orrien artean orriska ugari dituzte. Zuri-krema kolorekoak dira eta ukitzean apur bat gorritzen dira.
Hanka: tamaina 4-7,5 x 0,8-1,2 cm artekoa. Zilindrikoa da, zuzena eta batzuetan okertua. Oinarrian lodiagoa da eta elkarri lotutako hondar-pikorrez josia. Txapelaren kolorekoa da, goi aldean zertxobait argiagoa. Eraztuna ez da nabarmena, batzuetan guztiz desagertuz.
Mamia: ale gazteena zuria da eta zaharrena gorrizta. Ez du usain edo zapore nabaririk.
Mikroskopia: espora-jalkina zuria, espora eliptikoa, 9-11 x 5-6,5 μm
Habitat: udazkenean ateratzen da dunak eta hareatzetan. Urola Kosta bailaran espezie hau urria izaten da.
Jateko balioa: hiltzailea.

Argazkiak

Lepiota brunneolilacea
Lepiota brunneolilacea
Lepiota brunneolilacea
Lepiota brunneolilacea
Lepiota brunneolilacea
Lepiota brunneolilacea

Microscopiak / Mikrofitxak

Lepiota brunneolilacea
Lepiota brunneolilacea
Lepiota brunneolilacea

Bilketen mapa