Macrolepiota procera

Herri izena

  • Euskeraz: Galanperna jangarria
  • Gazteleraz: Apagador

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Macrolepiota
  • Espeziea: procera
  • Egilea: (Scop.) Singer 1948
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 10-30 cm-ko Ø-ko txapela, globo formakoa eta oboidea, gero zabaldua, titiduna. Ertz oxkarduna. Kutikula lehorra, matea, xerlo marroi irregularrak dituena hondo gris-arrosaren gainean.
Orriak: bananduak hankean, sabeldunak, zurixkak.
Hanka: 10-40 x 1-2,5 cm-koa, zilindrikoa, hutsa, haritsua, berezko zonatzea sigi-sagan hondo argiagoaren gainean, 4 cm arteko erraboila. Eraztun zabala, bikoitza eta hankan irrist egiten duena.
Mamia: zuria, aldaezina, haritsua hankan. Intxaur zaporea eta usain suabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, leunak, horma lodikoak, ernetze porodunak, 12-18 x 8,5-11 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean hostozabalen nahiz koniferoen basoetako soilguneetan eta larreetan.
Jateko balioa: ongi prestatuz gero jangarria, behin edo beste pozoitze arinak eragin izan ditu. Hanka ez da jaten haritsua delako.

Argazkiak

Macrolepiota procera
Macrolepiota procera
Macrolepiota procera
Macrolepiota procera
Macrolepiota procera
Macrolepiota procera

Microscopiak / Mikrofitxak

Macrolepiota procera

Bilketen mapa