Coprinellus micaceus

Herri izena

  • Euskeraz: Urbeltz mikaduna
  • Gazteleraz: Coprino micado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Coprinellus
  • Espeziea: micaceus
  • Egilea: (Bull.) Vilgalys, Hopple & Jacq. Johnson 2001
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-4 cm-ko Ø-ko txapela, oboidetik kanpai formara, inoiz ez zabaldua. Nabarmen ildaskatua ertzean, ildoak ertzetik ia erdiraino iristen dira. Kutikula burdin-okre edo arre zikin kolorekoa, ilunagoa erdialdean, pikor mikadun biribilez eta distiratsuez estalia.
Orriak: estutuak, askeak, zurixkak, gero marroiak eta belzkarak, apur bat urberak.
Hanka: zilindrikoa, zeharo soropildua, 4-10 x 0,3-0,5 cm-koa, hutsa, laua, zurixka edo okrekara, matazatua oinean eta eraztunik gabea.
Mamia: zurixka, mehea, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora beltzak piloan, eliptikoak, leunak, ernetze porodunak, 6,5-9 x 4-6 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberrian eta udazkenean, taldetan ateratzen da motzondoetan eta egur hondarretan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus

Microscopiak / Mikrofitxak

Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus
Coprinellus micaceus

Bilketen mapa