Coprinellus xanthothrix

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Coprinellus
  • Espeziea: xanthothrix
  • Egilea: (Romagn.) Vilgalys, Hopple & Jacq. Johnson 2001
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1-4 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran oboidea, gero konikoa eta kanpai formakoa eta amaieran zabaldua eta titiduna. Ertz mehea, ildaskatua ia erdiraino. Kutikula zurixka, okre-arrosa diskoan, maluta txiki okrekara ilun samarrez apaindua, barreiatuagoak ertzean eta estutuagoak eta kizkurragoak muturrean.
Orriak: gorakorrak, oso meheak eta estutuak, krema-grisak edo more zurbilak, gero belzkarak.
Hanka: zilindrikoa, 4-8 x 0,3-0,8 cm-koa, apur bat loditua oinaldean eta zertxobait erraboilduna. Apur bat lausoduna eta guztiz zuria.
Mamia: zurixka, urria, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora beltzak piloan, eliptikoak, leunak, ernetze porodunak, 7,5-10 x 4,5-6 µm-koak.
Habitat: udazkenean, isolatua edo taldetan ateratzen da motzondo, adar edo hostozabalen egur hondarrak dituen lurzoruan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Coprinellus xanthothrix
Coprinellus xanthothrix

Microscopiak / Mikrofitxak

Coprinellus xanthothrix

Bilketen mapa