Panaeolus rickenii

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Paneolo acuminado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Panaeolus
  • Espeziea: rickenii
  • Egilea: Hora 1960
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1,5-2,5 cm-ko Ø-ko txapela, koniko eta kanpai formakoa amaiera arte. Kutikula higrofanoa, arre gorrixkatik arre belzkarara, batzuetan isla berdexkekin. Ertz ildaskatu samarra giro hezean eta errezel hondarrik gabea.
Orriak: adnatuak, estutuak, hasieran grisaxkak eta gero belzkarak, zurixkak ertzean.
Hanka: 4-12 x 0,1-0,4 cm-koa, zilindrikoa, txapelaren kolore berekoa, lauso zurixka batez estalia.
Mamia: urria, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan beltzak, eliptikoak, leunak, horma lodikoak, ernetze porodunak, 11-15 x 8-10 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta udaberritik udazkenera ongarritutako soro eta larreetan edo gorotzean.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Panaeolus rickenii
Panaeolus rickenii
Panaeolus rickenii
Panaeolus rickenii

Microscopiak / Mikrofitxak

Panaeolus rickenii
Panaeolus rickenii

Bilketen mapa