Candolleomyces candolleanus
Herri izena
- Euskeraz: Drosofila zurixka
- Gazteleraz: Satirela blanca
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Candolleomyces
- Espeziea: candolleanus
- Egilea: (Fr.) D. Wächt. & A. Melzer 2020
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 2-6 cm-ko Ø-ko txapela, kanpai formakoa, gero lautua, titidun samarra. Kutikula higrofanoa, lausoduna, gero laua, marroi zurbila giro hezean eta ia zuria lehortzean. Ertz luzakinduna, gaztetan errezel hondarrak dituena.
Orriak: estutuak, meheak, maxurratuak, gris-lilatik txokolate-marroi purpurara. Ertz antzua.
Hanka: 3-8 x 0,2-0,8 cm-koa, zilindrikoa, hutsa, hauskorra, zurixka, apur bat loditua oinaldean, ildaskatua goian, errezel hondarrak dituena.
Mamia: mehea, zuria, hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan purpura-arreak, eliptikoak, leunak, ernetze porodunak, 6-9 x 4-5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazkenera, soropildua edo taldekoia, parke, lorategi eta bidertzetan ateratzen da eta baita egur hondar ustelduetan ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.