Typhrasa gossypina

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Typhrasa
  • Espeziea: gossypina
  • Egilea: (Bull.) Örstadius & E. Larss. 2015
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-8 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran hemisferikoa edo kanpai formakoa, gero lau-ganbila, titiduna. Kutikula higrofanoa, zimurra, marroi horixka edo okre-marroi zurbil kolorekoa, ilunagoa erdialdean. Ertz ildoduna.
Orriak: adnatuak, nahiko estutuak eta sabeltsuak, marroi belzkara kolorekoak, zurixkak ertzean.
Hanka: 3-8 x 0,5-1 cm-koa, zilindrikoa, erraboildun samarra, hutsa, hauskorra eta apurkorra, haritsu zurixkek eratua.
Mamia: hauskorra, mehea, gris-marroia. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan purpura-beltzak, eliptikoak, leunak, ernetze porodunak, 7-9 x 4,5-5,5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean ateratzen da hostozabalen egur hondar ustelduetan, Fagus, Quercus eta Betulan gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Typhrasa gossypina
Typhrasa gossypina
Typhrasa gossypina
Typhrasa gossypina
Typhrasa gossypina
Typhrasa gossypina
Typhrasa gossypina

Microscopiak / Mikrofitxak

Typhrasa gossypina
Typhrasa gossypina
Typhrasa gossypina

Bilketen mapa