Psathyrella spadiceogrisea

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Psatirella pardogrisacea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Psathyrella
  • Espeziea: spadiceogrisea
  • Egilea: (Schaeff.) Maire 1937
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-5 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran konikoa eta ganbila, gero zabaldua, apur bat titiduna zahartzean. Kutikula laua, matea, higrofanoa, arre grisaxka giro hezean eta krema-beix kolorekoa gune urgabetuetan, gardentasunez ildaskatua eta errezel hondar apurrak dituena.
Orriak: adnatuak, trinkoak, okre argiak gaztetan eta gris-arre ilunak umotzean, ertzean zurixkak.
Hanka: 3-8 x 0,3-0,7 cm-koa, zilindrikoa, laua, matea, hauskorra, zurixkatik krema kolore argira.
Mamia: urria, hauskorra, krema-beix kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan marroi-beltzak, elipsoidalak, leunak, ernetze porodunak, 7,5-9,5 x 4,5-5,5 µm-koak.
Habitat: urria, udaberriko espeziea, egur hondar usteletan edo humus ugariko lurzoruetan ateratzen da; basoetako soilguneetan edo bideetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Psathyrella spadiceogrisea
Psathyrella spadiceogrisea
Psathyrella spadiceogrisea
Psathyrella spadiceogrisea
Psathyrella spadiceogrisea
Psathyrella spadiceogrisea

Microscopiak / Mikrofitxak

Psathyrella spadiceogrisea
Psathyrella spadiceogrisea
Psathyrella spadiceogrisea

Bilketen mapa