Agrocybe pediades

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agrocybe
  • Espeziea: pediades
  • Egilea: (Fr.) Fayod 1889
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1-4 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran hemisferikoa, gero ganbila eta amaieran lau-ganbila, apur bat titiduna edo zapaldua. Kutikula lirdingatsu samarra, distiratsua, beix okrekara edo krema horixka.
Orriak: adnatuak, hasieran beix-krema kolorekoak eta gero arre grisaxkak; zurbilagoak ertzean.
Hanka: 20-70 x 2-6 mm-koa, zilindrikoa, erraboilduna, laua, krema koloretik okre horixkara.
Mamia: urria, krema-zuria hasieran eta okrekara amaieran. Irin usaina eta zaporea.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak, leunak, ernetze porodunak, 12-18 x 8-11 µm-koak. Tabako-arre koloreko espora jalkina.
Habitat: urria, udaberrian eta udan ateratzen da soro, parke eta lorategietako belar artean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Agrocybe pediades
Agrocybe pediades
Agrocybe pediades
Agrocybe pediades
Agrocybe pediades

Microscopiak / Mikrofitxak

Agrocybe pediades
Agrocybe pediades
Agrocybe pediades
Agrocybe pediades
Agrocybe pediades
Agrocybe pediades

Bilketen mapa