Hypholoma capnoides

Herri izena

  • Euskeraz: Suge-ziza gozoa
  • Gazteleraz: Hifoloma de láminas grises

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hypholoma
  • Espeziea: capnoides
  • Egilea: (Fr.) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-8 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran globo formakoa, gero ganbila eta amaieran lautua. Kutikula laua, lehorra, horixka, okre zurbila edo arre laranjatua, ilunagoa erdialdean. Gaztetan errezel hondarrak ditu ertzean.
Orriak: adnatuak, estutuak, gris urdinxkatik gris-morera, tonu berdexkarik eta horixkarik gabeak, argiagoak ertzean.
Hanka: 2-8 x 0,2-1 cm-koa, zilindrikoa, hutsa, makotua, soropildua, horia goialdean eta arre gorrixka behealdean. Errezel zurixka eta igarokorraren hondar apurrak ditu.
Mamia: zurixkatik oliba-horira, zapore gozoa eta usain nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora piloan marroi-moreak, elipsoidalak, leunak, ernetze porodunak, 6,5-8,5 x 3,5-5 µm-koak.
Habitat: urria, udaberrian eta udan ateratzen da koniferoen motzondoetan eta egur hilean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hypholoma capnoides
Hypholoma capnoides
Hypholoma capnoides
Hypholoma capnoides
Hypholoma capnoides

Microscopiak / Mikrofitxak

Hypholoma capnoides
Hypholoma capnoides

Bilketen mapa