Hypholoma lateritium

Herri izena

  • Euskeraz: Suge-ziza teilakolorea
  • Gazteleraz: Hifoloma color ladrillo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hypholoma
  • Espeziea: lateritium
  • Egilea: (Schaeff.) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: 3-10 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, gero lautua, titiduna eta haragitsua. Kutikula lehorra, laua, zetakara, adreilu-gorria erdialdean eta hori gorrixka ertzean, errezeletik geratutako krema koloreko litsez apaindua, ertzean gainezkatua.
Orriak: estutuak, itsaskorrak, hori grisaxkatik purpura-beltzera, zurbilagoak ertzean.
Hanka: zilindrikoa, 6-12 x 0,5-2 cm-koa, betea, estutua oinean, soropildua, apur bat haritsua eta lehorra, horia goialdean eta arre gorrixka gainerakoan. Errezel igarokorra eta horixka; eraztuna dirudi.
Mamia: zuri horixka, marroi gorrixka hankaren oinean. Usain apala eta zapore garratza.
Mikroskopia: espora piloan purpura-arreak, elipsoidalak, leunak, ernetze porodunak, batzuetan gutuladunak, 5,5-7,5 x 3-4,5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean ateratzen da hostozabalen motzondoetan eta egur hilean.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Hypholoma lateritium
Hypholoma lateritium
Hypholoma lateritium
Hypholoma lateritium
Hypholoma lateritium
Hypholoma lateritium
Hypholoma lateritium

Microscopiak / Mikrofitxak

Hypholoma lateritium
Hypholoma lateritium
Hypholoma lateritium

Bilketen mapa