Hypholoma fasciculare

Herri izena

  • Euskeraz: Suge-ziza mingotsa
  • Gazteleraz: Hifoloma de láminas verdes

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hypholoma
  • Espeziea: fasciculare
  • Egilea: (Huds.) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: 2-7 cm-ko Ø-ko txapela, globo formakoa eta ganbila, gero lautua, titiduna. Ertz matazatua, errezel hondarrak dituena ale gaztetan. Kutikula laua, lehorra, limoi-horitik marroi-laranjara.
Orriak: estutuak, meheak, itsaskorrak, sufre-horitik oliba-berdera, eta amaieran, esporak umotzean, belzkarak.
Hanka: zilindrikoa, 4-10 x 0,5-1 cm-koa, soropildua, hutsa, zenbaitetan makotua oinaldean, haritsua, txapelaren kolore berekoa. Errezel igarokorra, horixka, purpura kolorekoa eroritako esporen eraginez.
Mamia: mehea, sufre-horia, arrea hankaren oinean. Oso zapore garratza eta usain txarra.
Mikroskopia: espora piloan purpura-grisak edo purpura-marroiak, elipsoidalak, leunak, ernetze porodunak, batzuetan gutuladunak, 6-7,5 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen eta koniferoen motzondoetan eta egur hilean.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Hypholoma fasciculare
Hypholoma fasciculare
Hypholoma fasciculare
Hypholoma fasciculare
Hypholoma fasciculare

Microscopiak / Mikrofitxak

Hypholoma fasciculare
Hypholoma fasciculare
Hypholoma fasciculare

Bilketen mapa