Inocybe lacera

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Inocibe lacerado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Inocybe
  • Espeziea: lacera
  • Egilea: (Fr.) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Susmagarria/Sospechosa

Deskribapen testua

Basidioma: 2-4 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran konikoa eta kanpai formakoa ertz inkurbatuarekin, gero ganbila, eta amaieran, zabaldua titi biribildu nabarmenarekin. Kutikula lehorra, marroi-arre koloreko ezkata estutuak dituena, zahartzean pitzatu egiten da haragi zuria agerian utziz.
Orriak: itsaskorrak, meheak eta estutuak, lasto kolore argikoak gaztetan eta amaieran okre ilunak. Ertz antzua eta argiagoa.
Hanka: 3-6 x 0,3-0,6 cm-koa, zilindrikoa, txapelaren kolore berekoa eta errezel igarokorra duena.
Mamia: mehea, zuria, haritsua, hankakoa apur bat gorritzen da airea ukitzean. Zapore gozoa eta esperma usain apala.
Mikroskopia: esporak piloan marroiak, eliptiko-zilindrikoak, lauak, 10,5-15,5 x 4,5-7 µm-koak.
Habitat: nahiko urria, udaberritik udazkenera ateratzen da koniferoen basoetan.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Inocybe lacera
Inocybe lacera
Inocybe lacera

Microscopiak / Mikrofitxak

Inocybe lacera
Inocybe lacera

Bilketen mapa