Hebeloma sinapizans

Herri izena

  • Euskeraz: Arbiki falkaduna
  • Gazteleraz: Hebeloma de olor a rábano

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hebeloma
  • Espeziea: sinapizans
  • Egilea: (Paulet) Gillet 1878
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: 5-15 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, gero zabaldua, titi zabal eta kamutsekoa. Nekez bereizten den kutikula, lirdingatsua giro hezean, krema, krema-arrosa, arre arrosakara edo gorrixka kolorekoa, argiagoa ertzean. Ertz laua, hasieran bildua eta gero kizkurra.
Orriak: maxurratuak, erdi estutuak, hasieran krema kolorekoak eta gero kanela-arreak, argiagoak ertzean.
Hanka: 5-12 x 1-2,5 cm-koa, zilindrikoa, sendoa, hutsa, txapela baino zurbilagoa, ezkata txikiak dituena. Ebakitzean berezko mihi triangeluarra agertzen da hankaren goialdean.
Mamia: lodia, zurixka eta trinkoa. Oso zapore garratza eta errefau usain sarkorra.
Mikroskopia: espora piloan tabako kolorekoak, amigdala formakoak, garatxodunak, 10-13,5 x 6,5-8 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean ateratzen da hostozabalen azpian gehienetan, eta tarteka koniferoen azpian.
Jateko balioa: toxikoa. Urdail eta hesteetako nahasmen larriak eragin ditzake.

Argazkiak

Hebeloma sinapizans
Hebeloma sinapizans
Hebeloma sinapizans
Hebeloma sinapizans
Hebeloma sinapizans

Microscopiak / Mikrofitxak

Hebeloma sinapizans
Hebeloma sinapizans

Bilketen mapa