Cortinarius delibutus

Herri izena

  • Euskeraz: Muki sare orriurdina
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Cortinarius
  • Espeziea: delibutus
  • Egilea: Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-8 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran hemisferikoa, gero ganbiletik laura. Kutikula laua, lirdingatsua, hasieran hori-okrea oliba koloreko orbanez, gero marroi-horia.
Orriak: adnatuak, estutuak, gris-moreak.
Hanka: zilindrikoa, zuria, iltze formakoa, errezel galkorra.
Mamia: zuria, apur bat gris urdinxka goialdean, zapore gozoa eta usain urria.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, garatxodunak, 7-9 x 5,5-7 µm-koak.
Habitat: nahiko urria, koniferoen eta hostozabalen azpian.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Cortinarius delibutus
Cortinarius delibutus

Microscopiak / Mikrofitxak

Cortinarius delibutus

Bilketen mapa