Galerina heterocystis

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Galerina
  • Espeziea: heterocystis
  • Egilea: (G.F. Atk.) A.H. Sm. & Singer 1964
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 0,8-2,5 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran kanpai formakoa eta ganbila, gero konikoa eta kanpai formakoa. Kutikula higrofanoa, laua, marroi okrekara. Ertz gardentasunez ildaskatua giro hezean, eta krema-horia eta ildorik gabea giro lehorrean.
Orriak: adnatuak, bananduak, krema-okre kolorekoak.
Hanka: zilindrikoa, 3-8 x 0,1-0,3 cm-koa, elastikoa, malgua, hutsa, krema-horia hasieran eta hori okrekara gero, luzetarako haritsu zurixka finez estalia.
Mamia: urria, hauskorra, krema koloretik hori-marroira. Usain gabea eta zapore gozokoa.
Mikroskopia: espora piloan marroi okrekarak, elipsoidalak, meheki garatxodunak, batzuetan gutuladunak, 10,5-17 x 5,5-8,5 µm-koak.
Habitat: oso urria, udan eta udazkenean ateratzen da leku heze eta belartsuetan; goroldioan batez ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Galerina heterocystis
Galerina heterocystis
Galerina heterocystis
Galerina heterocystis

Microscopiak / Mikrofitxak

Galerina heterocystis
Galerina heterocystis
Galerina heterocystis

Bilketen mapa