Crepidotus mollis

Herri izena

  • Euskeraz: Txirla biguna
  • Gazteleraz: Crepidoto blando

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Crepidotus
  • Espeziea: mollis
  • Egilea: (Schaeff.) Staude 1857
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-6 cm-ko Ø-ko txapela, oskol, giltzurrun edo zirkuluerdi formakoa. Kutikula higrofanoa, gardentasunez ildaskatua giro hezean, zurixka edo horixka, amaieran okre kolorekoa. Txapeletik osorik bereiz daitekeen estaldura gelatinakara batek estaltzen du.
Orriak: estuak, meheak eta estutuak, dekurrenteak elkargunean. Zuriak gaztetan eta okre-arreak zahartzean.
Hanka: albokoa eta motza, ia nabarmentzen ez dena. Zenbaitetan ez dauka.
Mamia: elastikoa, zuria kutikula gelatinakararen azpian. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora tabako kolorekoak piloan, elipsoidaletik oboidera, leunak, 6,5-10 x 4,5-6,5 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean, taldetan ateratzen da hostozabalen egur hilean, Fagus eta Fraxinusean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis

Microscopiak / Mikrofitxak

Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis
Crepidotus mollis

Bilketen mapa