Crepidotus applanatus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Crepidotus
  • Espeziea: applanatus
  • Egilea: (Pers.) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1-5 cm-ko Ø-ko txapela, zirkuluerdi edo espatula formakoa, txapelaren mutur batean hanka motza duena. Ertz bildua eta gaztetan ildo finak dituena. Kutikula laua, higrofanoa, zuri garbitik beix okrekarara.
Orriak: gutxi estutuak, zuriak hasieran, marroi okrekarak esporak umotzean.
Hanka: motza, albokoa, 0,3-07 x 0,3-0,7 cm-koa, txapelaren kolore berekoa; batzuetan ez dauka.
Mamia: urria, elastikoa, zurixka edo beix-krema. Zapore gozoa, apur bat desatsegina. Usain nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora marroi olibakarak piloan, globo edo sasiglobo formakoak, meheki garatxodunak, 4,5-7 x 4-6,5 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta udan eta udazkenean hostozabalen egurrean, Fagusean batik bat. Bakanagoa koniferoen egurrean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus
Crepidotus applanatus

Bilketen mapa