Pleurotus ostreatus

Herri izena

  • Euskeraz: Belarri landua
  • Gazteleraz: Pleuroto en forma de concha

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Pleurotus
  • Espeziea: ostreatus
  • Egilea: (Jacq.) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 4-13 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero lautua eta inbutu formakoa oskol itxuraz. Ertz mehea, laua eta inkurbatua. Kutikula laua, distiratsua, apur bat lirdingatsua giro hezean, beixa edo gris iluna, eta zenbaitetan, morez orbandua.
Orriak: oso dekurrenteak, zuriak, meheak, estutuak eta desberdinak.
Hanka: 1-3 x 1-2 cm-koa, motza, betea, eszentrikoa edo albokoa, zuria, askotan mizelioko geruza batez estalia oinean.
Mamia: zuria, biguna eta elastikoa, zaila. Onddo usain atsegina eta zapore gozoa.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, 7-11 x 3-4 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta udaberritik negura hostozabalen egur hilean, Fagus eta Quercusean batik bat. Tarteka koniferoen egurrean ateratzen da.
Jateko balioa: jangarri ona.

Argazkiak

Pleurotus ostreatus
Pleurotus ostreatus
Pleurotus ostreatus
Pleurotus ostreatus
Pleurotus ostreatus
Pleurotus ostreatus
Pleurotus ostreatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Pleurotus ostreatus

Bilketen mapa