Panus conchatus

Herri izena

  • Euskeraz: Motzondo-belarri leuna
  • Gazteleraz: Pano concoide

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Panus
  • Espeziea: conchatus
  • Egilea: (Bull.) Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-10 cm-ko Ø-ko txapela, konkaboa, ertz bihurria, inkurbatua eta gingilduna. Lila edo morea gaztetan eta horail iluna edo arrexka zahartzean.
Orriak: dekurrenteak, krema kolorekoak tonu ubelez.
Hanka: albokoa, motza, belusatua, arre-morea.
Mamia: sendoa, larrukara edo elastikoa, zurixka, fruta usaina, zenbaitetan errefauarena dirudien arren.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 5-7,5 x 3-3,5 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberrian eta udazkenean hostozabalen motzondo eta enborretan, Quercus eta Fagusean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Panus conchatus
Panus conchatus
Panus conchatus
Panus conchatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Panus conchatus
Panus conchatus
Panus conchatus
Panus conchatus

Bilketen mapa