Panus lecomtei

Herri izena

  • Euskeraz: Motzondo-belarri ilaunduna
  • Gazteleraz: Pano aterciopelado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Panus
  • Espeziea: lecomtei
  • Egilea: (Fr.) Corner 1981
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-8 cm-ko Ø-ko txapela, oskol edo giltzurrun formakoa, hasieran ganbila, gero lautua eta inbutu formakoa. Kutikula ilelatza, arrosa-morea gaztetan eta arre-okrea zahartzean. Ertz inkurbatua edo bildua eta ildorik gabea.
Orriak: adnatutik dekurrentera, meheak eta estutuak, zuri-lilak edo horixkak ale gaztetan eta okre-arreak zahartzean.
Hanka: oso motza, zilindrikoa, eszentrikoa edo albokoa, arre-grisa tonu moreekin, guztiz iletsua.
Mamia: elastikoa eta malgua gaztetan, larrukara zahartzean, txapelaren kolore berekoa. Irin usain atsegina eta zapore garratza.
Mikroskopia: esporak piloan krema-okreak, eliptikoak, leunak, hialinoak, 5-6,5 x 2-3,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean, Fagus eta Quercusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Panus lecomtei
Panus lecomtei
Panus lecomtei
Panus lecomtei
Panus lecomtei
Panus lecomtei

Microscopiak / Mikrofitxak

Panus lecomtei
Panus lecomtei
Panus lecomtei
Panus lecomtei

Bilketen mapa