Russula densifolia

Herri izena

  • Euskeraz: Gibelilun orritinkoa
  • Gazteleraz: Rúsula de láminas densas

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Russula
  • Espeziea: densifolia
  • Egilea: Secr. ex Gillet 1876
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-8 cm-ko Ø-ko txapela, ganbiletik zabaldura, zapaldua. Kutikula distiratsua, zurixkatik oliba-arrera. Handitu ahala gris-arrez orbantzen da.
Orriak: itsaskorrak, krema kolore horixka. Arrosa zikinez orbanduak igurtzian; gero belztu egiten dira.
Hanka: betea, gogorra, zuria, handitzean arrexka.
Mamia: gogorra, zuria, ebakitzean nabarmen gorritzen da eta gero belzten da. Zapore garratza eta mina orrietan.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, garatxodunak, 6,5-8,5 x 5,5-7 µm.
Habitat: arrunta koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Russula densifolia
Russula densifolia
Russula densifolia
Russula densifolia
Russula densifolia

Microscopiak / Mikrofitxak

Russula densifolia

Bilketen mapa