Russula virescens

Herri izena

  • Euskeraz: Gibelurdina
  • Gazteleraz: Seta de cura

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Russula
  • Espeziea: virescens
  • Egilea: (Schaeff.) Fr. 1836
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 4-10 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa eta globo formakoa, gero lau-ganbila, erdialdean zapaldua. Ertz ildoduna amaieran. Kutikula matea, oso lehorra baita giro euritsuan ere, berehala pitzatzen dena, berezko kuprits-berde kolorekoa, zenbaitetan ia zuria.
Orriak: zuritik krema-zurira, isla arrosekin, estutuak, hauskorrak, askeak, zenbaitetan orban arreak edo gorrixkak dituztenak.
Hanka: 4-9 x 1,5-3 cm-koa, zuria, zilindrikoa, oinean estutua, zimurra, gaztetan betea eta gero leizetsua.
Mamia: trinkoa, apurkorra, zuria. Fruta usain arina eta zapore gozoa.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, elipsoidalak, apur bat garatxodunak, 6-9 x 5-6,5 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen azpian, Quercus, Fagus eta Castanean gehienetan. Azken urteetan gainbehera egin duenez, babestu beharreko espezietzat hartzen da.
Jateko balioa: jangarri ona.

Argazkiak

Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens

Microscopiak / Mikrofitxak

Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens
Russula virescens

Bilketen mapa