Russula cyanoxantha

Herri izena

  • Euskeraz: Urretxa
  • Gazteleraz: Carbonera

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Russula
  • Espeziea: cyanoxantha
  • Egilea: (Schaeff.) Fr. 1863
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 4-13 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero lautua eta zapaldua. Ertz inkurbatua. Kutikula laua, zati batean bereizgarria, lodia, lirdingatsua, kolore askotakoa, hala nola berdea, gris berdexka, morea edo hirurak batera, tarteka ia zuria, inoiz ez tonu gorriekin.
Orriak: itsaskorrak, zuriak, estuak, estutuak, elastikoak, oliotsuak.
Hanka: 4-10 x 1-3 cm-koa, hauskorra, zilindrikoa, laua edo apur bat zimurra, zuria edo lilaz orbandua.
Mamia: lodia, oso gogorra, apurkorra, zuria, morexka kutikularen azpian. Usain arina eta zapore gozoa.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, sasiglobo formakoak, apur bat garatxodunak, 6,5-9,5 x 5,5-7,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen basoetan. Maizago ateratzen da Fagus, Quercus eta Castanean.
Jateko balioa: jangarri bikaina; Euskal Herrian oso estimatua.

Argazkiak

Russula cyanoxantha
Russula cyanoxantha
Russula cyanoxantha
Russula cyanoxantha
Russula cyanoxantha
Russula cyanoxantha

Microscopiak / Mikrofitxak

Russula cyanoxantha

Bilketen mapa