Russula vesca

Herri izena

  • Euskeraz: Gibelarrosa goiztiarra
  • Gazteleraz: Rúsula comestible

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Russula
  • Espeziea: vesca
  • Egilea: Fr. 1836
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbila eta zapaldua. Ertz zorrotza eta laua. Kutikula urria ertzean, ez du osorik estaltzen, zati batean bereizgarria, arre gorrixka tonu arrosekin edo urdaiazpiko egosiaren arrosa argia, ilunagoa erdialdean eta behin edo beste guztiz zuria.
Orriak: estutuak, meheak, apur bat dekurrenteak, anastomosatuak hankaren ondoan, zuriak, herdoilez tantotuak amaieran.
Hanka: 3-8 x 1-2 cm-koa, zilindrikoa, oinean estutua, azal zimur samarra, hauskorra, zuria edo kolore marroiz orbandua. Larbek berehala inbaditzen dute.
Mamia: zuria, herdoil-marroira aldatzeko joera nabarmenekoa, ia usaingabea. Hur zapore atsegina.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, sasiglobo formatik elipsoidalera, garatxodunak, 5,5-8 x 5-6 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazkenera hostozabalen eta koniferoen basoetan, Betula, Quercus eta Fagusean batez ere.
Jateko balioa: jangarri ona.

Argazkiak

Russula vesca
Russula vesca
Russula vesca
Russula vesca

Microscopiak / Mikrofitxak

Russula vesca
Russula vesca
Russula vesca
Russula vesca

Bilketen mapa