Russula raoultii

Herri izena

  • Euskeraz: Gibel-hori orrizuria
  • Gazteleraz: Rúsula de Raoult

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Russula
  • Espeziea: raoultii
  • Egilea: Quél. 1886
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-6 cm-ko Ø-ko txapela, hauskorra, ganbiletik laura, zenbaitetan zilborduna. Kutikula bereizgarria 1/2an, limoi-hori kolorekoa eta zurixka kanpoaldean.
Orriak: zuriak, askeak, bananduak, anastomosatuak.
Hanka: 3-5 x 0,6-1 cm-koa, zuria, zilindrikoa edo apur bat loditua erdialdean, harroa, hauskorra.
Mamia: zuria, hauskorra, fruta usaina eta zapore garratza.
Mikroskopia: esporak 7-8 x 6-7 µm-koak, garatxodun-gandordunak eta sarekarak. Espora jalkin zuria.
Habitat: hostozabalen basoetan eta baso mistoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria garratza delako.

Argazkiak

Russula raoultii
Russula raoultii

Microscopiak / Mikrofitxak

Russula raoultii

Bilketen mapa