Lactarius camphoratus
Herri izena
- Euskeraz: Kanfor esnekia
- Gazteleraz: Lactario alcanforado
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Lactarius
- Espeziea: camphoratus
- Egilea: (Bull.) Fr. 1838
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 2-5 cm-ko Ø-ko txapela, lau-ganbila eta apur bat zapaldua erdian, titi kamutsekoa, marroi gorrixka iluna edo arre ardokara, argiagoa lehortzean. Ertz laua eta apur bat ildaskatua. Kutikula lehorra eta matea, lirdingatsu samarra giro hezean, ertzetik bereiz daitekeena.
Orriak: dekurrenteak, meheak eta estutuak, txapela baino argiagoak.
Hanka: 2-5 x 0,5-0,8 cm-koa, zilindrikoa, oinean estutua, argiagoa txapelean, lausoduna, betea gaztetan eta hutsa zahartzean.
Mamia: lodia diskoan eta mehea ertzean, gorri ardokaratik marroi zurbilera, hauskorra. Zapore gazi-gozoa eta txikoria usaina. Latex zuri ugaria, aldaezina, hasieran gozoa eta gero garratza.
Mikroskopia: esporak piloan krema-zuriak, sasiglobo formakoak, garatxodunak, hialinoak, 6,5-8 x 5,7-7 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan ateratzen da, Quercusen azpian batik bat. Tarteka koniferoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.