Clavulina cristata

Herri izena

  • Euskeraz: Atzapar zuria
  • Gazteleraz: Clavaria crestada

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Clavulina
  • Espeziea: cristata
  • Egilea: (Holmsk.) J. Schröt. 1888
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-9 cm-ko altuerako fruitu-gorputza, itsas koralaren formako enbor zeharo adarkatu batek eratua. Zuri garbia edo krema-zuria, adar gutxi-asko lautuak eta punta finetan amaituak, oilar baten gandorra bezalaxe.
Himenoforoa: karpoforoaren adar guztien azalean hedatzen da.
Hanka: zuria, 0,5-1 cm-ko lodierako enbor batek eratua, gehienetan laburra eta haragitsua. Hortik ateratzen dira, gero adarkatuko diren adarrak.
Mamia: zuria, mehea, zapore suabea eta usain urria.
Mikroskopia: espora zuriak piloan, sasiglobo formakoak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 7-10 x 6-8 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Clavulina cristata
Clavulina cristata
Clavulina cristata
Clavulina cristata
Clavulina cristata
Clavulina cristata
Clavulina cristata

Microscopiak / Mikrofitxak

Clavulina cristata
Clavulina cristata

Bilketen mapa