Sparassis crispa

Herri izena

  • Euskeraz: Azalore belakia
  • Gazteleraz: Clavaria rizada

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Sparassis
  • Espeziea: crispa
  • Egilea: (Wulfen) Fr. 1821
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 10-40 cm-ko Ø-ko fruitu-gorputza, sasiglobo formakoa, belaki edo azalore baten itxurakoa, zabalagoa altua baino. Enbor haragitsua eta haritsua du. Hortik adar estutuak, kizkurrak, lautuak, bihurriak eta krema horixka kolorekoak ateratzen dira.
Himenoforoa: laua, apur bat kizkurra, adar bakoitzaren kanpoaldea estaltzen duena. Hezetasun edo umotze mailaren arabera, krema-okrea, krema-arrosa edo krema horixka kolorekoa izan daiteke.
Hanka: motza, lodia, haragitsua, sustraitzailea eta oso lurperatua.
Mamia: mehea, zurixka, trinkotasun elastikoa eta zaila. Zapore atsegina eta lurrin usaina.
Mikroskopia: esporak piloan kremak-zuriak, oboideak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 4,5-6 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean, koniferoen enbor, motzondo eta sustraien bizkarroia da; batik bat, Pinusean aurki daiteke.
Jateko balioa: ez du sukaldaritzarako baliorik, ale gazteak jangarriak izan arren.

Argazkiak

Sparassis crispa
Sparassis crispa
Sparassis crispa
Sparassis crispa
Sparassis crispa
Sparassis crispa

Microscopiak / Mikrofitxak

Sparassis crispa
Sparassis crispa

Bilketen mapa