Artomyces pyxidatus
Herri izena
- Euskeraz: Atzapar koralzuria
- Gazteleraz:
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Artomyces
- Espeziea: pyxidatus
- Egilea: (Pers.) Jülich 1982
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: koral formako fruitu-gorputza, 5-12 cm-ko altuera, argimutil formakoa. Azal leuneko adar asko ditu, punta askotan amaitutakoak. Adarrak hori zurbilak edo zuri-arrosak dira gaztetan, gero okre horixkak, eta amaieran, arre horixkak.
Mamia: zurixka edo horixka, usain arina eta zapore mina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, garatxodunak, 4-5 x 2-3 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean, soropilduna, hostozabalen egur ustelean ateratzen da, hala nola Fagus eta Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.